sareak irakatsi digitala gogoeta teknologia hartu ikasi online joera sareak irakatsi digitala gogoeta teknologia hartu ikasi online joera

lunes, 19 de abril de 2010

heldutasun teknologikoa

Honako hauek dira ikastetxeen heldutasun teknologikoaren ereduaren helburuak:

* Erreferentziazko esparru izatea, konparatzeko eta guztion jomuga izateko
* Ikastetxeko prozesu pedagogikoak eraginkortasunez digitalizatzeko gida izatea

"...herritarren hezkuntzan eta gaikuntzan parte hartzen duten eragileek bitarteko digitalak ahal bezainbat aprobetxa ditzaten, egungo eta etorkizuneko herritarrak hezteko"


Ikastetxearen heldutasun teknologikoaren eredua erreferentziazko esparrua da:

* Orokorra: helburu komuna finkatzen duelako IKTen aprobetxamendu teknologikoa dela-eta, ikastetxe guztientzat baliozkoa dena.
* Malgua: ikastetxe mota guztietara (aldietara, neurrietara, kokalekura, ezaugarri espezifikoetara) egokitu daitekeelako, ikastetxe bakoitzak bere plan propioa izan dezan IKTei buruz, bere benetako beharretara eta konpromisoetara egokitutakoa.
* Neurgarria: irizpide objektiboetan oinarritzen delako; gainera, irizpideoi esker, ikastetxeen ranking orokorra egin daiteke
* Kalitate ereduekin bateragarria: haiek osatzeko irizpideekin bateragarria eta, are gehiago, osagarria delako.
* Sendoa IKTen erabilera pedagogikoari buruzko nazioarteko jardunbiderik onenetan oinarritzen delako
* Publikoa: ereduaren parametroak, ebaluazio-irizpideak eta helburuak publikoak dira baita hezkuntza komunitatearengandik jakina.




No hay comentarios:

Publicar un comentario