sareak irakatsi digitala gogoeta teknologia hartu ikasi online joera sareak irakatsi digitala gogoeta teknologia hartu ikasi online joera

lunes, 19 de abril de 2010

apirilak 19

Bideo batekin hasi dogu klasea, interneten erabilera egokiarekin lotuta dagoen bideoa alegia. Marrazki bizidunak izan dira eta astea hasteko era berezia izan da. Aholku interesgarriak ematen dizkigu bideo honek, hala nola, interneten irakurtzen dan informazioa kontrastatu egin behar dala, harreman sozialak internet bidez soilik dituenaren kasua ere erakusten digu, eta baita erosketak internet bidez egiteko era desegokiren baten adibidea ere.

Bigarren bideo baten, teknologia berriaren eta hezkuntzaren arteko hartu-emana nolakoa izango den simulatzen du. Pertsona baten bihotza barrutik ikusteko aukera dugu orain, edo Martitzeko lurzorua simulatu dezakegu pantaila baten. Herramienta osagarri terrible ona izango dala argi dago. Bukatzeko, esan beharra dago teknologi berrien erabilera etiko eta arduratsua bultzatu beharra dagoela.

Hurrengo bideoan interneten aditu batek hitz egiten digu, eta sarean duguna zalantzatan jartzea proposatzen digu. Kritikoak izan behar gara aurkitzen dogunarekin, nork egin du irakurritakoa? zergaitik? gratis total? zeren trukean?... Demokratizazioa ze baldintzatan emoten da? Gure kreazioak, guk sortutakoa ere, konpartitzeko kultura falta zaigu eta horretan lan egin behar dogu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario