sareak irakatsi digitala gogoeta teknologia hartu ikasi online joera sareak irakatsi digitala gogoeta teknologia hartu ikasi online joera

lunes, 19 de abril de 2010

heldutasun teknologikoa

Honako hauek dira ikastetxeen heldutasun teknologikoaren ereduaren helburuak:

* Erreferentziazko esparru izatea, konparatzeko eta guztion jomuga izateko
* Ikastetxeko prozesu pedagogikoak eraginkortasunez digitalizatzeko gida izatea

"...herritarren hezkuntzan eta gaikuntzan parte hartzen duten eragileek bitarteko digitalak ahal bezainbat aprobetxa ditzaten, egungo eta etorkizuneko herritarrak hezteko"


Ikastetxearen heldutasun teknologikoaren eredua erreferentziazko esparrua da:

* Orokorra: helburu komuna finkatzen duelako IKTen aprobetxamendu teknologikoa dela-eta, ikastetxe guztientzat baliozkoa dena.
* Malgua: ikastetxe mota guztietara (aldietara, neurrietara, kokalekura, ezaugarri espezifikoetara) egokitu daitekeelako, ikastetxe bakoitzak bere plan propioa izan dezan IKTei buruz, bere benetako beharretara eta konpromisoetara egokitutakoa.
* Neurgarria: irizpide objektiboetan oinarritzen delako; gainera, irizpideoi esker, ikastetxeen ranking orokorra egin daiteke
* Kalitate ereduekin bateragarria: haiek osatzeko irizpideekin bateragarria eta, are gehiago, osagarria delako.
* Sendoa IKTen erabilera pedagogikoari buruzko nazioarteko jardunbiderik onenetan oinarritzen delako
* Publikoa: ereduaren parametroak, ebaluazio-irizpideak eta helburuak publikoak dira baita hezkuntza komunitatearengandik jakina.




apirilak 19

Bideo batekin hasi dogu klasea, interneten erabilera egokiarekin lotuta dagoen bideoa alegia. Marrazki bizidunak izan dira eta astea hasteko era berezia izan da. Aholku interesgarriak ematen dizkigu bideo honek, hala nola, interneten irakurtzen dan informazioa kontrastatu egin behar dala, harreman sozialak internet bidez soilik dituenaren kasua ere erakusten digu, eta baita erosketak internet bidez egiteko era desegokiren baten adibidea ere.

Bigarren bideo baten, teknologia berriaren eta hezkuntzaren arteko hartu-emana nolakoa izango den simulatzen du. Pertsona baten bihotza barrutik ikusteko aukera dugu orain, edo Martitzeko lurzorua simulatu dezakegu pantaila baten. Herramienta osagarri terrible ona izango dala argi dago. Bukatzeko, esan beharra dago teknologi berrien erabilera etiko eta arduratsua bultzatu beharra dagoela.

Hurrengo bideoan interneten aditu batek hitz egiten digu, eta sarean duguna zalantzatan jartzea proposatzen digu. Kritikoak izan behar gara aurkitzen dogunarekin, nork egin du irakurritakoa? zergaitik? gratis total? zeren trukean?... Demokratizazioa ze baldintzatan emoten da? Gure kreazioak, guk sortutakoa ere, konpartitzeko kultura falta zaigu eta horretan lan egin behar dogu.

apirilak 12

Konpetentzia digitalarekin hasi dogu gaurko klasea. Alfabetizazio digitalaren inportantzia eta gaurkotasuna dala eta, honi buruz hitz egin dogu klasearen lehen partean.Zer den alfabetizazio digitala, zertan datzan, zergaitik den hain inportantea gaur eguneko gizartean ...

Teknologi berrien erabilera arduratsua izan behar dela ikusi dogu Netiketa landu ditugunean. Netiketa, esan bezala, bereziki posta elektronikoa erabiltzerakoan zaindu beharreko arauak dira. Jabi Zabalak eta Joxe Aranzabalek bildu dituzte arau erabilgarrienak eta zerrenda baten aurkeztu dituzte. Binaka, ikaskidearekin irakurri ditugu arauok eta bion artean komentatu ditugu. Guk Netiketa batzuk era naturalean egiten ditugula konturatu gara baina beste asko ez ordea. Egia esateko arau nahiko aproposak dira batez ere posta elektronikoan edota sare sozialetan aplikatuak izan ahal izateko.