sareak irakatsi digitala gogoeta teknologia hartu ikasi online joera sareak irakatsi digitala gogoeta teknologia hartu ikasi online joera

domingo, 23 de mayo de 2010

Web 3.0 garaiaren atarian






Tim O´Reilly-k garatutako terminoa da 2-0 garaiarena. Berak azalduko digu zertan datzan eta ze nolako aldaketa suposatu duen. Geroko bideoek, 3.0 garaiaren atarian gaudela argi utziko digute, edo behintzat, 3.0 garaia denon artean diseinatzen hari garela.

lunes, 17 de mayo de 2010

NOLA TXERTATU TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZA PROSEZUAN??
Hezkuntza sistemak erantzuna eman behar dio gizartearen eskaera berriei. Gizarteratzen laguntzako sitema delarik, IKTak eskola testuinguruan nola aplikatu , hauxe da inportantea.
Beste aro baten bizi gara, beraz, beste modu batean irakatsi eta ikasi behar dogu.
Teknologia berriak Curriculum-an sartu behar ditugu, integratu behar dogu irakaskuntza eta hau nola egin beharko zen ikusi dogu.
Zertarako, zer aplikatu behar den, nolakoa izan behar duen,...
Irakaskuntza komunikazio prosezua bada, teknologiaren integrazioa sentzuduna izango da baldin eta komunikazio prosezu hori petentziatzen badu.
IKTa, eskolan indarrakin sartu da, aukera zabalak eman direlarik. Gizarteak, egunero darabilen teknologia berritu honek, hau da, informazioaren gizarteak, eskola munduan oihartzuna izan du eta izango duela argi dago.
Saio praktikoan Power Point-aren funtzio interesgarri batzuk ikusi ditugu:soinua, trantsizioa, animazioa,...
Azkenik, taldeka, Power Point bat egindogu hurrengo klasean aurkezteko. Hona hemen gurea:

domingo, 9 de mayo de 2010

Guttenberg-en inprentak gizartean izan zuen eragina aztertzen hasi dogu gaurko saioa. Gizartearen hezkuntzan izandako eragina erabatekoa izan zen eta beharrizen sozialak aldatuz joan ziren honi esker.
Gaur egun ere aldaketa nabarmena eman da teknologia berriekin; baliabide berriei erantzuna ematen saiatu behar gara. Azpiegitura berriak eta aukera zabalak ditugu hezkuntzan teknologi berriak aplikatzerakoan.
Baloreak ere aldatuz doaz denborarekin eta komunikatzeko bideak ere zabaldu dira 3.0 garai hontan.


Zein da hezkuntzaren papera?????
Trebetasun berriak eta egoera berriak aztertu behar ditugu honi erantzuteko. Hala ere, aldaketak eman arren, problema ugari ditugu konpontzeko oraindik; hala nola, antolaketa, kultura aniztasuna nola enkajatu, prestakuntza irakaslego eta gizartean oroar, dirua nondik lortu,...

lunes, 3 de mayo de 2010

apirilak 26

Multimedia ariketen alde positiboak ikusi ditugu: motibagarria da, jolas moduan ikusten dute, gordetzeko erraza da, eta ikasteko erabilgarria erabat. Dena sarean egoterakoan azkarra eta dinamikoa da.

Irakaslearen rola ezberdina da orain eta bere papera berplanteatu behar dogu eta komunikazio unidirekzionaletik multidirrekzionalera pasatu behar dogu.

Teknologia berrien erabilera irakaskuntzan aztertzen duen bideo bat ikusi dogu.Bertan ikasle on edo genio kopuruaren arloa jorratzen dute, Txinan daude gaur egun gehien. Ze motatako genioak beharko ditugu?

Hemen doa beste bideo interesgarri bat Ikasys proiktua ikus dezagun.

http://www.youtube.com/watch?v=klUXf9m28lo

lunes, 19 de abril de 2010

heldutasun teknologikoa

Honako hauek dira ikastetxeen heldutasun teknologikoaren ereduaren helburuak:

* Erreferentziazko esparru izatea, konparatzeko eta guztion jomuga izateko
* Ikastetxeko prozesu pedagogikoak eraginkortasunez digitalizatzeko gida izatea

"...herritarren hezkuntzan eta gaikuntzan parte hartzen duten eragileek bitarteko digitalak ahal bezainbat aprobetxa ditzaten, egungo eta etorkizuneko herritarrak hezteko"


Ikastetxearen heldutasun teknologikoaren eredua erreferentziazko esparrua da:

* Orokorra: helburu komuna finkatzen duelako IKTen aprobetxamendu teknologikoa dela-eta, ikastetxe guztientzat baliozkoa dena.
* Malgua: ikastetxe mota guztietara (aldietara, neurrietara, kokalekura, ezaugarri espezifikoetara) egokitu daitekeelako, ikastetxe bakoitzak bere plan propioa izan dezan IKTei buruz, bere benetako beharretara eta konpromisoetara egokitutakoa.
* Neurgarria: irizpide objektiboetan oinarritzen delako; gainera, irizpideoi esker, ikastetxeen ranking orokorra egin daiteke
* Kalitate ereduekin bateragarria: haiek osatzeko irizpideekin bateragarria eta, are gehiago, osagarria delako.
* Sendoa IKTen erabilera pedagogikoari buruzko nazioarteko jardunbiderik onenetan oinarritzen delako
* Publikoa: ereduaren parametroak, ebaluazio-irizpideak eta helburuak publikoak dira baita hezkuntza komunitatearengandik jakina.




apirilak 19

Bideo batekin hasi dogu klasea, interneten erabilera egokiarekin lotuta dagoen bideoa alegia. Marrazki bizidunak izan dira eta astea hasteko era berezia izan da. Aholku interesgarriak ematen dizkigu bideo honek, hala nola, interneten irakurtzen dan informazioa kontrastatu egin behar dala, harreman sozialak internet bidez soilik dituenaren kasua ere erakusten digu, eta baita erosketak internet bidez egiteko era desegokiren baten adibidea ere.

Bigarren bideo baten, teknologia berriaren eta hezkuntzaren arteko hartu-emana nolakoa izango den simulatzen du. Pertsona baten bihotza barrutik ikusteko aukera dugu orain, edo Martitzeko lurzorua simulatu dezakegu pantaila baten. Herramienta osagarri terrible ona izango dala argi dago. Bukatzeko, esan beharra dago teknologi berrien erabilera etiko eta arduratsua bultzatu beharra dagoela.

Hurrengo bideoan interneten aditu batek hitz egiten digu, eta sarean duguna zalantzatan jartzea proposatzen digu. Kritikoak izan behar gara aurkitzen dogunarekin, nork egin du irakurritakoa? zergaitik? gratis total? zeren trukean?... Demokratizazioa ze baldintzatan emoten da? Gure kreazioak, guk sortutakoa ere, konpartitzeko kultura falta zaigu eta horretan lan egin behar dogu.

apirilak 12

Konpetentzia digitalarekin hasi dogu gaurko klasea. Alfabetizazio digitalaren inportantzia eta gaurkotasuna dala eta, honi buruz hitz egin dogu klasearen lehen partean.Zer den alfabetizazio digitala, zertan datzan, zergaitik den hain inportantea gaur eguneko gizartean ...

Teknologi berrien erabilera arduratsua izan behar dela ikusi dogu Netiketa landu ditugunean. Netiketa, esan bezala, bereziki posta elektronikoa erabiltzerakoan zaindu beharreko arauak dira. Jabi Zabalak eta Joxe Aranzabalek bildu dituzte arau erabilgarrienak eta zerrenda baten aurkeztu dituzte. Binaka, ikaskidearekin irakurri ditugu arauok eta bion artean komentatu ditugu. Guk Netiketa batzuk era naturalean egiten ditugula konturatu gara baina beste asko ez ordea. Egia esateko arau nahiko aproposak dira batez ere posta elektronikoan edota sare sozialetan aplikatuak izan ahal izateko.

jueves, 18 de marzo de 2010

GOOGLE-EN "BABESEAN"


Google-en indarra erakusten digun bideo honekin hasten da Martxelon Bloga